Nor gara

Bizkaia Energia S.L.U.

Bizkaia Energia S.L.U enpresa, Ziklo Konbinatuaren bidez elektrizitatea sortzen duen Zornotzako instalazioen jabea da.

Gaur egun, Bizkaia Energia Castleton Commodities International LLCren jabetzakoa da. Enpresa hau energia-produktuen komertzializazioan eta energia-azpiegituretako inbertitzaileetan espezializatua izanik.

Bizkaia Energia 1998an sortu zen, Espainiako elektrizitate sektorearen liberalizazioaren ondoren (Azaroak 27, 54/1997 Legea). Enpresa honen sorrera, ziklo konbinatuko planta bat eraiki eta ustiatzeko proiektua garatzea zeukan helburu.

Instalazio honen eraikuntza 2003 an hasi zen. 30 hilabeteko lanen ostean, ustiapen komertziala 2005eko abuztuan hasi zen.

Ekoizpen eta Mantentze Lanak: Bizkaia Facility Management, S.L.U

Bizkaia Facility Management (BFM) da instalazioaren ekoizpen- eta mantentze-zerbitzua emateko kontratatutako enpresa. Bertan, sektorean esperientzia luzea duten 40 profesionalek lan egiten dute.

Ekoizpen eta mantentze lanek egungo kalitate estandarrik altuenak betetzen dituzte eta horren erakusgarri dira lortu eta mantentzen ditugun zihurtapen agiriak: Ingurugiroarekiko eraginaren kontrolaren kudeaketan (ISO 14001:2015), prozesuen kalitatearen kudeaketan (ISO 9001:2015), pertsonen osasuna bermatzeko kontrolen kudeaketan (OHSAS 18001:2007) eta aktiboen kudeaketan (ISO 55001:2015).

Zornotzako Ziklo Konbinatuaren ezaugarri tekniko nagusiak

Ahalmena
786 MW
Konfigurazioa
2 – 2 – 1
Erregaia
Gas Natural
Gas turbinak
GE MS9001 FA DLN 2.0+
Generadoreak
GE 324
Lurrin turbina
ALSTOM DKYZZ3-2N41
Bero berreskuraketa galdarak
DOOSAN HEAVY INDUSTRY
Kondentsazio sistema
AEROCONDENSADOR (GEA)
Azpiestazio elektrikoa
AREVA 400kV
Gas natural aspiestazioa
HIVISAN (45-60 bar)
generación de electricidad
generación de electricidad