2
         
Zuen iritzia garrantzitsua da Elkarrizketari irekirik jarraitzen duen diseinu berria    
 



ESBk, bere tradizioari jarraiki, instalazioak nonbait jarri nahi dituenean, auzokideei erakusten dizkie proiektuak, haiek azter ditzaten.
Zornotzan ere berdin egin du, hori dela eta, zuen iritzi eta iradokizunak guri helarazteko hainbat aukera emango dizuegu.
Ziklo Konbinatuko Plantari buruzko edozein zalantza baduzu, deitu dohaineko telefono honetara:
900 502 289, edo bidali zure iritziak gure helbide elektronikora: HYPERLINK mailto:
be@bizkaiaenergia.com, eta gustura erantzungo dizugu.

  Herri batean instalatu nahi duen enpresak bere proiektuan herritarren partaidetza nahi duela adierazten duenean, herritarrek eszeptizismoz erreakzionatzen dute eta erreakzio hori normala da. Enpresari dagokio, beraz, bere hitza beteko duela frogatzea. Horrela behar duela uste dugu eta Zornotzan ere horrela egin nahi dugu. Ur bidezko hozte-sistema baztertu eta aire bidezko hozte-sistema erabiliko dugu, auzokideen eskariei erantzun nahi diegulako. Biztanleak kezkaturik zeuden ur kontsumoa eta lainoak sortzeko arriskua egon zitekeelako. Kezka horiek kontuan izanik, ESBk hozte-sistema aldatzea erabaki du.   Aldaketa hori ESBk hartutako konpromisoaren ondorioa da, Bizkaia Energia Ziklo Konbinatuko Planta Zornotzako auzokideei irekirik jarraitzen duen proiektua delako. Elkarrizketari -eta ez liskarrari- irekirik jarraitzen duen proiektua

Philip Clarke
Proiektuaren arduraduna
   
    Martxoaren 17an Saint Patrick ospatuko dugu
 

ESBerriren 2. zenbakian:

onura handiak Zornotzarentzat

  Irlandako Errepublikako kristautzaile eta patroi den Saint Patricken omenez, jai nazionala ospatuko dugu eta ESBk zorionak opa nahi diskie Zornotzako auzokide guztiei.