Editoriala
Elkarrizketari irekirik jarraitzen duen diseinu berria
2

Begi-inpaktua.
Inpaktua ahalik eta gehien gutxitzeko neurriak.
4

Gas igorpenak
Igorpen horiek ez dira ia nabarituko

5

Kontrola
Jendeak ikusteko moduko kontrol monitoreak



6

  1
 
Ibaizabal ibaiari eta Boroako errekei ez zaie kalterik eragingo
Diseinu berri bat, auzokideen iradokizunei erantzuten diena

Aire bidezko hozte-sistema erabiliko da, ur bidezko hozte-sistema erabili beharrean.

ESBk Bizkaia Energia Ziklo Konbinatuko Plantari buruzko informazioa emateko konpromisoa hartu zuen eta hau da hilero argitaratuko diren informazio orrietatik lehenengoa. Informaziorako bide eta parte hartzeko gune izan dadila nahi dugu eta zuen iradokizunak kontuan hartuko ditugu. 2. orrian adierazten dizuegu nola bidal diezazkigukezuen zuen iradokizunak.

Ziklo Konbinatuko Ingurumen Eraginei buruzko Azterlana jendaurreko informazioaren tramitepean jarri zenean, Zornotzako biztanleek ur bidezko hozte-sistemak ekar zitzakeen kalteez kezkaturik zeudela adierazi zuten. ESB enpresak, bere konpromisoak betez, auzokideen iradokizunak aintzat hartzea erabaki du eta aire bidezko hozte-sistema erabiliko du hasieran proposaturiko ur bidezko hozte-sistema erabili beharrean. Inbertsio handiagoa

Aire bidezko hozte-sistema ezartzeak hasierako aurrekontua 4.000 milioi pezetatan gehitzea eskatzen du. Gastu hori ESB enpresak ordainduko du, gainerako 65.000 milioi pezetako inbertsioa ordainduko duen bezalaxe.

Informazio gehiago nahi izanez gero, ikus 3. orria.
     
     
     
     
     
     

 

 

AURREKO ZENBAKIAK