|
2
|
|||||
|
Zure iritzia garrantzitsua da
ESBk, bere tradizioari
jarraiki, instalazioak nonbait jarri nahi dituenean, auzokideei erakusten
dizkie proiektuak, haiek azter ditzaten.
Eskatu Bizkaia
Energia Plantari buruzko bideo informatzailea eta dohainik izango duzu. |
Urte berria, fase berria | ||||
| Bizkaia
Energiak azken baimen eta lizentzia eskatu zuen 2001. urtearen amaieran.
Hortaz, 2002. urte honen hasieran, ziur gaude indarreko legeria eta EAEko
eta Zornotzako araudiak erabat bete ditugula, gainera, laster barru Jarduera
eta Obra lizentziak lortuko ditugulakoan gaude. Ondo aztertu ditugu Udalak eta auzokideek ur kontsumoa eta lainoen sorrera dela-eta aurkeztutako alegazioak. Eta, kezka horiei erantzuteko plantaren diseinua aldatu dugu. Zornotzako Udalari eskatutako proiektuan aire bidezko hozte sistema edo aire kondentsadorea aurreikusi da nagusiki. Sistema horrek inbertsio eta gastu handiagoak badakartza ere, nabarmen gutxitzen du Plantaren ur-kontsumoa eta ez du lainorik sortzen. Proiektuak Eusko Jaurlaritzako, Espainiako Gobernuko eta Europar Batasuneko araudiak betetzen ditu eta Zornotzako biztanleek eskatutako diseinu-aldaketak ere jaso ditu.Lizentzien prozesu sakon eta zehatz hau EAEko sistema elektrikoa |
hornitzeko gaitasun gabe geratu denean eman da. Euskal enpresa askok elektrizitate murrizketak izan zituzten abenduan eta murrizketa horiek galera handiak ekarri zituzten industriaren lehiakortasunari dagokionez. Planta martxan jartzen denean, Bizkaiak nazioarteko instalaziorik bikainenak erabiliko ditu elektrizitatea sortzeko, hartara, Europar Batasuneko Agenda Berdeari jarraiki, Euskadik gaitasun elektriko handiagoa, alegia, behar bestekoa izango du. Horrela, hornidura elektrikoaren kalitatea bermatu eta murrizketa edo itzalaldirik ez dela egongo ziurtatuko da. Plantak euskal enpresen lehiakortasuna hobetu eta inbertsio berriak erakarriko ditu. Eta, batez ere, enpleguari eusten eta lanpostuak sortzen lagundu eta guztion bizi-kalitatea hobetuko du. Horixe da aurten eraikitzen hasiko den proiektuaren errealitatea eta Zornotza eta EAEri oparotasuna ekarriko diolakoan gaude. Philip Clarke
|
||||
|
|||||
| ESBerriren
10. zenbakian Zergatik dira beharrezkoak Planta berriak |
|||||

