9

 

 

 

 

Corbyra eginiko bisitaldia

ESBren gonbidapenari erantzunez

Zornotzako auzokideek Corbyko Plantara eginiko bisitaldia

Enpresak Zornotzan proiektaturiko antzeko plantak benetan nolakoak diren zuzenean ezagutzeko aukera eskaintzen die interesaturik egon daitezkeen partikular edo kolektiboei.


Iritsi da Zornotzako etxeetara ESBerriren beste argitalpen bat. Zenbaki honetan Bizkaia Energia Plantaren diseinua eta antolaketa azalduko dizkizuegu batez ere.
Planta hau ESBk Corbyn (Ingalaterra) duenaren oso antzekoa da, izan ere, Zornotzako auzokide batzuek enpresaren gonbidapena onartu eta Corbyko Planta bisitatu dute duela gutxi.
Zenbaki honetan, horren guztiaren berri emateaz gain, ikasleen lehiaketaz eta abenduko hotzen ondoriozko itzalaldiez (hedabideetan agertutako berriez) ere hitz egingo dizuegu.

Joan den abenduaren 15 eta 16an Zornotzako auzokide batzuek ESBk Corbyn (Ingalaterra) duen Ziklo Konbinatuko Planta bisitatu zuten. Izan ere, ESBren helburua da Bizkaia Energiaren antzeko planta bat erakustea Plantaren inguruetan bizi diren edo bizitzeko asmoa duten auzokideei, horrela, auzokide

onak izango garela frogatuko diegu.
Corbyko Planta ezagutzeko bisitaldiak ESBren ekimenari jarraiki egin dira, hau da, ESBren helburua da Zornotzako biztanle guztiei Boroako proiektuari buruzko xehetasun guztiak eta informazio gardena eskaintzea.

Informazio gehiago 3. orrian.

     
     
     
     
     
     

 

 

Editoriala
Urte berria, fase berria
2

Instalazioak
 Plantaren diseinua eta antolaketa

  
4               5

Ikasleen lehiaketa
Sei talde daude inskribaturik
6

AURREKO ZENBAKIAK