nº
6
|
||||||||
![]() |
||||||||
| LIDL supermerkatuko aparkalekutik hartutako irudia | ||||||||
|
Zergatik aukeratu zen Boroa Kokapena aukeratzeko orduan, kontuan hartu dira, batez ere, ingurune arrazoiak eta arrazoi teknikoak |
ESBerri honetan, "Zergatik aukeratu da Boroa?" galderari erantzuten ahaleginduko gara, auzoko askok eta askok egin dutelako galdera hori. Saiatuko gara azaltzen zergatik aukeratu duen ESBk kokapen hori (eta ez beste bat) Bizkaia Energia Ziklo Konbinatuko Planta instalatzeko. ESBk, hasteko, Euskadi aukeratu du Eusko Jaurlaritzak elektrizitatea sortzeko teknologia modernoen alde egin duelako eta, ildo horretatik, ziklo konbinatuko plantak bultzatu ditu; bestalde, Boroa aukeratu du ingurune arrazoiak eta arrazoi teknikoak kontuan izan dituelako, izan ere, aztertutako kokagune guztien artean Boroak du ingurune-inpakturik txikiena.
|
|||
| Hainbat faktorek bultzatu zuten ESB Boroa aukeratu eta bertan Ziklo Konbinatuko Planta instalatzera. Horrelako inbertsioak onartzen dituzten legeak daude. Eusko Jaurlaritzaren Estrategia Energetikoak bertako elektrizitatea lortzeko bideak sustatu ditu ziklo konbinatuko teknologia aurreratuen bidez. Elektrizitate eskaera handia dago eta hazten jarraituko duela dirudi, | industria
eta zerbitzuak dauden lekuan beharrezkoa delako. Igorpenak sakabanatu
ahal izateko, industri gisa sailkaturiko lur-zorua eta topografía egokia
behar dira. Gas eta elektrizitate sareen hurbiltasuna. Arrazoi horiek
eta geroago azalduko ditugunak funtsezkoak izan dira Boroa Euskadiko lekurik
aproposena dela erabakitzeko orduan. Informazio gehiago 4 eta 5. orrietan. |
|||
|
Editoriala |
Kokapena Toki aproposa 4 5 |
Hemeroteka
|
||||