Bizkaia Energiak mantenimendu lanetarako egingo duen geldialdia
Ia urtebete funtzionatzen egon ondoren, Zornotzako Ziklo Konbinatuko Plantak bi asteko geldialdia egingo du ekainean berrikuspen orokor bat egiteko

Honelako instalazioetan, beste era bateko industria eta lantegietan gertatzen den bezala, mantenimendu lanak egin behar izaten dira etengabe, batzuetan prebentziorako eta beste batzuetan lehenago zuzendu ez direnak zuzentzeko. Hori bai, Plantak geldi egon behar du mantenimendu lan batzuk egiteko.
Energia elektrikoa produzitzen duten plantek berrikuspen orokor bat egiten dute 8.000 orduro, eta horretarako gelditu egiten dira. Aukera ona izaten da lehenago doitu eta berrikusi

ez diren osagaiak (zerbitzuan egon direlako, eta abar) doitu eta berrikusteko, esaterako: balbulen barruko kojineteak, errekuntza kamerak, lurrun sorgailuen tutu-sortak, alternadoreak eta motor elektrikoak, konpresore eta turbinen alabeak, kontaktore elektrikoak, erregulazio eta kontrol sistemak eta beste osagai eta sistema batzuk.
Kontratista espezializatu batzuek zuzenduko dituzte zehaztasun handiz planifikatu eta antolatu beharreko lan hauek.

 

 

3                     

  Zornotzatik...

Era guztietako jendea etortzen da astero Plantara, unibertsitateko ikasleak, inguruko ikastetxeetako ikasleak edo auzokoak esaterako.
Eta era guztietako galderak egiten dizkigute, adibidez, Durangoko Fray Juan de Zumarraga Institutuko irakasleak galdetu zigun gasa etengo balitz produzitzeari utzi beharko geniokeen edo erregai alternatiboren bat erabiltzeko aukera izango genukeen.
Horrelako kasuren bat suertatuko balitz, Planta gelditu beharko genuke, gas naturalaz funtzionatzeko diseinaturik dagoelako, eta beraz, ezin daitekeelako bestelako erregairik erabili. Bestalde, hemen ez dugu gas biltegirik, hortaz, gasa etengo balitz, Planta nahitaez gelditu beharko genuke.
Plantarako bisita planean izena eman nahi baduzu, bidali mezu bat posta helbidera edo deitu 900 502 289 telefonora. Laster arte.

Nerea Imaz
Bizkaia Energiaren Informazio Bulegoko arduraduna Zornotzan

Plantak mantenimendu lanetarako geldialdia egingo du ekainean