2
 

Zure iritzia garrantzitsua da

 

 



ESBk, bere tradizioari jarraiki, instalazioak nonbait jarri nahi dituenean, auzokideei erakusten dizkie proiektuak, haiek azter ditzaten.
Zornotzan ere berdin egin du, hori dela eta, zuen iritzi eta iradokizunak guri helarazteko hainbat aukera emango dizuegu.
Ziklo Konbinatuko Plantari buruzko edozein zalantza baduzu, deitu dohaineko telefono honetara:
900 502 289, edo bidali zure iritziak gure helbide elektronikora: HYPERLINK mailto:
bizkaia@bizkaiaenergia.com, eta gustura erantzungo dizugu.

Eskatu Bizkaia Energia Plantari buruzko bideo informatzailea eta dohainik izango duzu.
Dohainik jaso nahi baduzu, bai euskaraz bai gaztelaniaz, deitu 900 502 289 telefonora edo eskatu bizkaiaenergia.com web-orriaren bidez.

Europako Batasuna gure eguneroko bizimoduan

Badakizue tramitepean direla Espainiako energiaren sektoreko bi legeak (Elektrizitatearen Sektorekoa eta Hidrokarburoen Sektorekoa, eta azken honen barruan gas naturalari dagokiona) Elektrizitatearen eta Gasaren Zuzentarauei egokitzeko lege aurreproiektuak, bada nire asmoa ez da aurreproiektu horiei buruzko gorabehera aspergarri eta astunak azaltzea.
Nolanahi ere, badira alderdi batzuk gasa eta elektrizitatea kontsumitzen dugun herritar arruntontzat oso garrantzitsuak direnak. Adibidez, badirudi aurrerantzean ez dela tarifarik egongo.
Baliabiderik ez duten edo errenta txikiak dituzten herritarrak babestuko dira, eta horrela, Eusko Jaurlaritzak ezarritako gehieneko prezioetan kontratu ahal izango dute elektrizitate hornidura.
Une garrantzitsua edo hobeto esateko historikoa izango da,

bere garaian telekomunikazioena izan zen bezala.
Nire ustez Espainiar Estatuak eta beste estatu batzuek zuzentarau horiei egokitzeko prestatu dituzten lege aurreproiektuen alderdirik garrantzitsuena zera da, Europako Batasuneko arauak, astiro iristen bazaizkigu ere, zorrotz aplikatzen direla gure eguneroko bizimoduan.
Argi geratzen da, beraz, Europako Batasuna burujabeagoa egiten ari dela, estatuak burujabetza hori galtzen ari diren neurrian.
Jakin behar duguna da gauza ote garen hori onartzeko. Asko eta asko dira tramitepean dauden eta dagoeneko onartu diren europar zuzentarauak eta, azkenean, horiexek izango dira gure eguneroko bizimodua zuzendu eta gidatuko dutenak.

Jacinto Lobo
Bizkaia Energiako zuzendari nagusia

Argitaratu da Bizkaia Energiaren laguntza jaso duen Mikeldi Urkiola-Durangaldea Gida
Mikeldi Urkiola-Durangaldea Gida Durangaldean zehar eginiko ibilaldi zoragarri bat da, eta inguruko informazio osoa eskaintzen du, baita ere mapak, hegaldi birtualeko CDa eta zerbitzuen gida.
Oso gida interesgarria da era guztietako publikoarentzat eta mendi-ibili lasai, osasuntsu, kultu eta ludikoa egitera gonbidatzen gaitu.

Euskadiko aire kalitatea ezagutu nahi baduzu, sartu Eusko Jaurlaritzaren web orrian:

http://www1.euskadi.net/vima_ai_vigilancia/indice.apl?lenguaje=c