47zk.

 

 

 







Energiaren garapen iraunkorrerantz
Energi estrategia berria (3E-2010 Plana) Eusko Legebiltzarran berretsia izateko puntuan dago eta berotegi efektuko gasak gutxitzea du helburu


ESBerri honetan, Bizkaia Energiak mantenimendu lanetarako ekainean egingo duen lehen geldialdiaz jardungo dugu, plantak 8.000 ordu funtzionatu ondoren.
Hitz egingo dugu baita ere 3E-2010 Planaz, hau da, Eusko Jaurlaritzaren energi estrategia berriaz, berretsia izateko puntuan dago eta.
“Hizketan” atalean, Roberto Martín Bizkaia Energiako kimikaria elkarrizketatuko dugu, eta Plantan duen zeregina azalduko digu.

Eusko Jaurlaritzak ezarritako energi jarraibide berrien epemuga 2010. urtea da, eta jarraibide horiek energiaren garapen iraunkorra lortzeko helburuak finkatu dituzte.
Energiaren aurrezpena eta eraginkortasun hobea eta energia berriztagarriak bultzatzea oinarrizkoak dira energiaren garapen iraunkorra lortzeko.

Ildo horretatik, teknologia hobetzeko eta energia zentzuz erabiltzeko politika indartsu eta eraginkorra bultzatuko da eta, aldi berean, energia berriztagarriak eta ziklo konbinatua sustatuko dira.
Azken finean, hauxe da lortu nahi dena 2010erako: isuri kutsagarriak gutxitzea Kiotoko Protokoloan sinatutako konpromisoak bete daitezen.


Informazio gehiago 4 eta 5. or.

 

 

     

 

 

Editoriala
Europako Batasuna gure eguneroko bizimoduan
2

Bizkaia Energia
Euskadiko 3E-2010 energi estrategia

4            5

Elkarrizketa
Roberto Martín, Kimikaria


6

AURREKO ZENBAKIAK
EAEko energi estrategia berriak energia berriztagarriak bultzatzen ditu