44

 

 

 






 

Nola aurre egin beroari energia xahutu gabe

Eskabide elektriko gero eta handiagoak arriskuan jartzen du sistema elektrikoa (izan ere, udan gero eta sarriago izan ohi ditugun itzalaldiak dira horren adibiderik garbiena), baina ez bakarrik sistema elektrikoa, baita ere ingurumena


Udako beroak datozenean berehala igartzen da aire
girotua askoz gehiago erabiltzen dugula, eta
halakoetan hornidura
elektrikoa eteteko
arriskua sortzen da.
Horretaz jardungo
dugu udako ESBerri
honetan.
Bizkaia Energiaren
Planta martxan jartzeko lanetan parte hartzen ari
diren enpresen sekzioan, baso eta lorezaintza
zerbitzuetan eta gune
berdeen mantenimenduan
espezializaturiko Kensasi enpresa zornotzarra izango dugu hizpide.
Bukatzeko, Bizkaia
Energiaren taldeko beste kide bat ezagutuko dugu:
Marcos Rodríguez, Bulego Teknikoko ofiziala.

 

 

Badator beroa, eta beroarekin batera itzalaldien arriskua. Aire girotuko aparatuen erabilera handia dela eta, ikaragarri hazi da udako kontsumo elektrikoa, oraintsu arte neguan bakarrik kontsumitu den mailaraino
iritsi garelarik.
Eskabide elektrikoa hazi egin da, hori horrela da. Eta hazkunde horren ondorioak sistema elektrikoan eta ingurumenean ikus daitezke argi asko.

Izan ere, energia gehiago
kontsumitzen denean, igorpen
handiagoak isurtzen dira atmosferara.
Badakigu ezinbestekoa dela
azpiegitura elektrikoak modernizatzea eraginkorragoak izan daitezen, hala ere, arazoa ez da elektrizitate gehiago
produzituz bakarrik konpontzen,
ezpada produzitzen dena hobeto
erabiliz.

Informazio gehiago 3.or.

 
     
     
     
     
     

 

 

Editoriala
Aurrera doan martxan jartze prozesua
2

Eskola lehiaketa
KENSASI: baso eta lorezaintza zerbitzuak
eta gune berdeen mantenimendua

4            5

Elkarrizketa
Marcos Rodríguez, Bulego Teknikoko ofiziala

6

AURREKO ZENBAKIAK
Temperatura handiek itzalaldien arriskua areagotzen dute