Editorialal
Orokorra eta bertakoa

Gaiak
Inpaktua eta onura

Igorpenak
Dena dago kontrolpean

Ziklo konbinatuak
Sorkuntza elektrikoari buruzko "Renove Plana"

2 4 5 6
  3
 
Ingurumen-berme guztiak betetzen dituen proiektua
Bizkaia Energia Plantak Ingurune-berme guztiak betetzen ditu

Igorpenak Denbora Errealean Kontrolatzeko Programa instalatuko da eta guztiek ezagutzeko moduko datuak eskainiko ditu.

Hirugarrenez atera dugu ESBerri hilabetekaria kalera: informazio orri honek ESB-Bizkaia Energiak Ziklo Konbinatuko Plantaren inguruan Zornotzarekin garbi jokatzeko hartu duen konpromiso islatzen du. 3. zenbaki honetan objektibotasunez aztertzen dira igorpenak eta Ziklo Konbinatuko Plantak izango dituen jagote, kontrol eta berme programa zorrotzak. Izan ere, proiektua hurbiletik ezagutu dezazun nahi dugu, horrela, hobeto jakingo duzu Bizkaia Energiak zer ekarriko dion Zornotzari.

Ingurumen Eraginei buruzko Azterlanak eta Labein ingurumeneko aholkularitza zerbitzu independenteak (Eusko Jaurlaritzak eskaturik eginiko txostenean) duela gutxi baieztatu dute Bizkaia Energia Ziklo Konbinatuko Plantak ez duela inolako eragin negatiborik sortzen ingurunean eta inguruneari buruzko europar arau guztiak zorrotz betetzen dituela. Gainera, Bizkaia Energia Plantaren eragingarritasun energetikoari esker, berotegi-efektuak sortzen dituen eragin negatiboak nabarmen gutxituko dira, zentral termikoak kenduko direlako eskaera elektrikoari erantzuteko. Monitore informatzaileak leku publikoetan

Informazio argia emateko konpromisoa bermatze aldera, Bizkaia Energiak, Eusko Jaurlaritzaren laguntzaz, Igorpenak Denbora Errealean Kontrolatzeko Sistema instalatuko du eta Zornotzan ezarriko diren monitoreek igorpen-mailei buruzko informazioa emango dute momentuoro. Sistema hori Eusko Jaurlaritzak kontrolatzen duen Jagote Sareari konektaturik egongo da.

Barruan informazio gehiago duzu.
     
     
     
     
     
     

 

 

AURREKO ZENBAKIAK