2
 

Zure iritzia garrantzitsua da

 

 


ESBk, bere tradizioari jarraiki, instalazioak nonbait jarri nahi dituenean, auzokideei erakusten dizkie proiektuak, haiek azter ditzaten.
Zornotzan ere berdin egin du, hori dela eta, zuen iritzi eta iradokizunak guri helarazteko hainbat aukera emango dizuegu.
Ziklo Konbinatuko Plantari buruzko edozein zalantza baduzu, deitu dohaineko telefono honetara:
900 502 289, edo bidali zure iritziak gure helbide elektronikora: HYPERLINK mailto:
bizkaia@bizkaiaenergia.com, eta gustura erantzungo dizugu.

Eskatu Bizkaia Energia Plantari buruzko bideo informatzailea eta dohainik izango duzu.
Dohainik jaso nahi baduzu, bai euskaraz bai gaztelaniaz, deitu 900 502 289 telefonora edo eskatu bizkaiaenergia.com web-orriaren bidez.


ESBerri-ren 40. zk.an
Gabonetako zenbaki berezia

 

 
Proben hasiera

Laster amaituko dira Bizkaia
Energia Ziklo Konbinatuko
Plantako eraikuntza lanak,
beraz,hurbiltzen ari da probak egiteko edo martxan jartzeko garaia.
Martxan jartze prozesuan
sistematikoki eta sekuentzialki abiarazten dira Plantako osagai eta sistema guztiak,eta diseinuaren zehaztapenei egokitzen ote zaizkien eta Administrazioak baimen eta lizentzietan ezarritako baldintzak betetzen ote dituen konprobatzen da.
Prozesua era logikoan eta
sekuentzialean gauzatu behar da,eta prozesu horrekin batera, berorri lotutako bestelako jarduerak garatu beharko dira,
esaterako,tutuen garbitasuna, aire eta lurrunezko puzteak,
azkentzeak,eta abar.
Aurreikusitakoaren arabera,
prozesu hori urtearen hasieran hasiko da eta udaren hasieran amaituko da.Osagai batzuk
aurrenekoz jarriko direnez

martxan,baliteke eragozpen
zehatz batzuk gertatzea,baina
hori normala da instalazioak
martxan jartzean;dena den,
eragozpenok epe labur batez
eta proben sekuentzian
gertatuko dira.
Desberdintasunak
desberdintasun,antzeko
zerbait gertatzen da autoa
martxan jartzean,hau da,
ezohiko isurpenak izaten ditu
eta zarata ezezagunak ateratzen
ditu,motorra doitu arte.
Proba programa hori
Administrazioari aurkeztu
behar zaio,alegia:Industri
Ministerioari,Ingurumen
Ministerioari,Eusko
Jaurlaritzari eta Udalari.Izan
ere,proba programaren
helburu nagusietako bat da
Administrazioek Plantari
ezarritako ingurumen eta
teknika baldintzak betetzen
direla erakustea.

Jacinto Lobo
Bizkaia Energiaren Zuzendari Nagusia

 

 

  
  Ingeniaritzako ikasleek Plantako
  instalazioak bisitatu dituzte

  Bizkaia Energiako bisitaldien programarekin jarraituz,   ingeniaritzako 5. mailako 15 ikaslek eta Donostiako   Tecnun Eskolako irakasle batek Boroako Ziklo   Konbinatuko Plantaren instalazioak bisitatu zituzten joan   den azaroaren 10ean.