32

 

 

 






Ángel Orcajada Del Castillo, ZIV Medida-ko Marketin zuzendaria    

"Garrantzitsua guretzat eta enblematikoa Bizkaiarentzat"

Horrela definitu du ZIV enpresako Ángel Orcajada Del Castillok Boroako gas naturaleko ziklo konbinatuko proiektua


Oraingo honetan Bizkaia Energia martxan jartzen lagundu duten enpresetako bat izango dugu hizpide, ZIV enpresa alegia. Izan ere, enpresa hau Plantak produzituriko energiaren (sare elektrikora eramaten dena) neurketa eta komunikazio ekipoen diseinu eta fabrikazioaz arduratzen da.

Bestalde, Bizkaia Energiak saria jaso berri du Zornotzan egin duen komunikazio lanagatik, hain zuzen ere, Ziklo Konbinatuko Plantari buruzko informazioa emateko egin duen ahaleginagatik, eta, jakina, sari horretaz ere jardungo dugu.

Elkarrizketen sekzioan, berriz, Gorka Gandarias Plantako Produkzio zuzendaria ezagutuko dugu.




ZIV potentziako sistema elektrikoentzako babes, kontrol, neurketa eta komunikazio ekipoak diseinatu eta fabrikatzen dituen puntako enpresa da nazioartean.
Bizkaia Energia, Plantak goi tentsioko sare elektrikora bidaliko duen energiaren Neurketa Fiskaleko Sistemaz arduratzen da.
Ángel Orcajada ZIV Medida-ko Marketin
zuzendariaren ustez, bere enpresak Planta martxan jartzen laguntzeak berekin dakar mundu osoan erreferentziazkoa den proiektu batean partaide izatea, eta erreferentziazkoa dela dio, hain zuzen ere energia sortzeko eta ingurumen inpaktua gutxitzeko teknologiarik aurreratuenak erabiltzen dituelako.

Informazio gehiago 4 eta 5. or.
     
     
     
     
     
     

 

 

Editoriala
Ekipoa indartzea


2

Enpresak
ZIV: potentziako sistema elektrikoentzako
babesa, kontrola eta neurketa
4            5

Elkarrizketa
Gorka Gandarias, Produkzio zuzendaria


6

AURREKO ZENBAKIAK