2
         
Zuen iritzia garrantzitsua da Auzokide ona Zornotzarentzat    
 



ESBk, bere tradizioari jarraiki, instalazioak nonbait jarri nahi dituenean, auzokideei erakusten dizkie proiektuak, haiek azter ditzaten.
Zornotzan ere berdin egin du, hori dela eta, zuen iritzi eta iradokizunak guri helarazteko hainbat aukera emango dizuegu.
Ziklo Konbinatuko Plantari buruzko edozein zalantza baduzu, deitu dohaineko telefono honetara:
900 502 289, edo bidali zure iritziak gure helbide elektronikora: HYPERLINK mailto:
be@bizkaiaenergia.com, eta gustura erantzungo dizugu.

  ESBk ezagutzen du horrelako plantek sorrarazten dituzten eragin eta onuren gaineko eztabaida. ESB duela 70 urte baino gehiago sortu zen eta onura garrantzitsuak ekarri dizkie ESB plantak dituzten erkidegoei. Onura horiek nabarmen hobetzen dute herriko bizi-kalitatea. Izan ere, ESB-ren helburua Irlandako aurrerakuntzari laguntzea izan zen eta horrexetarako sortu zen; orain berdin egin nahi du Euskadirekin. Eta Zornotza izango da helburu horren lehenengo onuraduna.
  ESB-k zerbait bereizgarririk badu, hauxe da, hain zuzen: herriko gizarte, kultur eta kirol bizimoduan inplikatzea. Horretarako, beti bezala, zure iradokizunei irekirik gaude. Zornotzarentzat auzokide ona izan nahi dugulako.

Philip Clarke. Proiektuaren arduraduna
      Onetsi da Ingurumen Eraginen Deklarazioa
Plantak ez du inolako eragin negatiborik inguruan

Joan den martxoaren 16an Ingurugiro Ministerioak Zornotzako Bizkaia Energia Ziklo Konbinatuko Plantaren bideragarritasuna onartu zuen, beraz, argi geratu da plantak ez duela inolako eragin negatiborik inguruan. Berri on horri esker, aurrerakuntzan eta ingurumenarekiko errespetuan oinarrituriko proiektua
 

ESBerri-ren 3. zenbakian

Gas Naturaleko Ziklo Konbinatuko Plantaren zainketa, kontrola eta bermeak

    gauzatu ahal izango dugu. Labein, Ingurugiro gaietan espezializaturik dagoen aholkularitza independenteak ikerketa bat egin du duela gutxi Eusko Jaurlaritzaren eskariz eta ikerketa horrek azken baieztapen hori berretsi du. Berri on horrek oihartzun handia izan zuen prentsan.