|
Editoriala |
Laguntza |
Enplegua |
Gaiak |
|||||
nº
2
|
||||||||
![]() |
||||||||
| Jendea haurrekin paseatzen Zornotzako parke ezagun batean. | ||||||||
| Zornotzako
bizi-kalitatea hobetzen lagunduko duen proiektua Bizkaia Energia Ziklo Konbinatuko Plantaren instalazioak nabarmen hobetuko ditu udalerriko ekipamendu eta zerbitzuak. |
ESBerri-ren bigarren zenbakia duzu eskuartean: informazio orri honen helburua da Bizkaia Energia Ziklo Konbinatuko Plantari buruzko informazio zehatza eta zuzenekoa ematea. ESBerri-ren lehenengo zenbakian auzokideen iradokizunen ondoriozko diseinu aldaketen berri eman genizuen. Bigarren zenbaki honetan jakin ahal izango duzu proiektua zergatik den onuragarria Zonotzarentzat. ESB instalazioak dituzten munduko beste erkidego batzuetan jada badauden onurez ari gara.
|
|||
| Ingurumen
Eraginei buruzko Deklarazioak baieztatu du ez dela inolako eragin negatiborik
sortuko ingurumenean, beraz, proiektuaren beste alderdi batzuk aztertu
nahi genituzke eta Zornotzako auzokideek ontzat joko dituztelakoan gaude. Horrelako inbertsioak (Zornotzan egingo denaz ari gara) beti dira oso onuragarri erkidegoarentzat. Horrelako industri inbertsioek sorrarazten dituzten onurak oso nabarmenak dira: enplegua sortzea, inbertsio berriak erakartzea, sektore osagarriak, zerbitzuak eta bestelakoak hobestea. |
Erkidegoko
bizimoduan parte hartzea ESB enpresaren (plantaren sustatzailea) izaera publikoak berezitasun bat ematen dio proiektuari eta berezitasun hori bereziki onuragarria da erkidegoarentzat, zeren ESB-ren enpresa-filosofiarentzat oso garrantzitsua da instalatuko den herriko gizarte, kultura eta kirol alorrean inplikatzea. Une honetan, ESB planta honen antzeko beste proiektu batzuk garatzen ari da Europar Batasuneko beste herrialde batzuetan eta Zornotzarekin hartu dituen konpromiso berberak aplikatzen ari da herrialde horietan. 3. orrian informazio gehiago |
|||