2
 

Zure iritzia garrantzitsua da

 

 


ESBk, bere tradizioari jarraiki, instalazioak nonbait jarri nahi dituenean, auzokideei erakusten dizkie proiektuak, haiek azter ditzaten.
Zornotzan ere berdin egin du, hori dela eta, zuen iritzi eta iradokizunak guri helarazteko hainbat aukera emango dizuegu.
Ziklo Konbinatuko Plantari buruzko edozein zalantza baduzu, deitu dohaineko telefono honetara:
900 502 289, edo bidali zure iritziak gure helbide elektronikora: HYPERLINK mailto:
be@bizkaiaenergia.com, eta gustura erantzungo dizugu.

Eskatu Bizkaia Energia Plantari buruzko bideo informatzailea eta dohainik izango duzu.
Dohainik jaso nahi baduzu, bai euskaraz bai gaztelaniaz, deitu 900 502 289 telefonora edo eskatu bizkaiaenergia.com web-orriaren bidez.

ESBerri-ren 30. zk.an
Eskola lehiaketa
 
Gabonetako mezua

Gabonetan eta, batez ere urte berrian sartzean, urteko balantzea egin eta helburu berriak ezartzen dizkiogu geure buruari.
Nire aburuz, urteko balantzea egiteak halako oreka konnotazio bat dakar, hau da, alderdi batzuk eta besteak balantzaren alde banatan jartzeko premia bat. Aldi berean, "garapen jasangarria" edota "Gabon jasangarriak" bezalako esamoldeak datozkit burura; izan ere, gaur egun oso ohituta gaude horrelakoak entzutera, nahiz eta ez dugun esanahia hausnartzeko astirik hartzen, hala ere, etengabeko ahalegina egin behar da oreka puntu hori lortzeko.
Oreka bat lortu behar dugu fabrikatzen, sortzen eta produzitzen dugunaren eta jarduera horiek gure ingurumenean sortzen duten eraginaren artean. Oreka bat mundua birarazten duen kontsumoaren eta kontsumismoaren artean, azken honek oso ondorio

kaltegarriak izan ditzakeelako planetarentzat. Oreka bat gure sasoi kutun honetako gehiegikerien eta gu baino gutxiago dutenekin konpartitu beharraren artean. Eta, era berean, oreka bat energia aurreztu nahiaren, gure kaleak Gabonetako argiez beteta ikustearen eta autoa erabiltzearen artean.
Bestalde, badira elkartasun keinutxo batzuk oreka puntu horiek bilatzen eta gure kontraesenekin bizitzen laguntzen digutenak. Hona hemen adibide batzuk: bezeroentzako Gabonetako otzarak prestatu beharrean, hirugarren munduko haurren etorkizunean inbertituko duen enpresaburua; edota eraikitzaile irlandar aberatsa, abenduan Hego Afrikako auzo marjinaletako etxebizitzak dohain eraikiko dituena.
Gabonak baketan eta elkartasunean igaro ditzazuela opa dizuet zornotzar guztioi, eta osasunez eta zoriontsu sar zaiteztela urte berrian.

Éamon Roche
Komunikazio zuzendaria

 

  Ingurumenari buruzko Jardunaldi Teknikoa   Donostian

  Eusko Jaurlaritzako Lurralde Antolamendu eta   Ingurumen Sailak antolaturik, joan den azaroaren 27an   Kutsadura Atmosferikoari buruzko Jardunaldi Teknikoa   egin zen Donostiako akuarioan.
  Besteak beste esan zen garrantzitsua dela norbere   ibilgailua gutxiago erabiltzea, izan ere, Eusko   Jaurlaritzako aire-kalitatea neurtzeko kabina sarearen   arabera, autoa da egungo kutsatzailerik handiena.