29

 

 

 






 

Gabon zoriontsuak eta jasangarriak

Gabonetan askoz gehiago kontsumitzen badugu ere, posible da ingurumenarekin errespetuz jokatzea eta hurkoari elkartasuna adieraztea


ESBerri honetan Gabonak izango ditugu hizpide nagusiki.
Gainera, Gabonetako otzara zozkatuko dugu irakurleen artean.
Badakigu Gabonak aproposak direla ospakizunetarako, baina, era berean, aproposak izan beharko lukete elkartasuna adierazteko. Hori dela eta, proposamen batzuk eskainiko dizkizuegu.
Esan gabe doa, gastronomiari ere lekutxo bat egingo diogula zenbaki honetan.
Azkenik, gure elkarrizketen sekzioan William McGrath Plantako obra buruarekin hitz egingo dugu.



Egutegiak diosku Gabonetan gaudela. Eta Gabonekin batera datoz ospakizunak, afari eta bazkari bereziak, familiarekin batzea, opariak eta abar.
Gabonetan asko kontsumitzen bada ere, Gabonek ez dute zertan izan urtarorik kontsumistena. Izan ere, gutxi daiteke

gehiegikeria horiek ingurumenean sorrarazten duten inpaktua, errespetua eta elkartasuna erakutsiz. Ez alferrik galdu energiarik, birziklatu ahal den guztia eta Gabonetako opariak egitean erakutsi guztionganako elkartasuna. Horra hor "Gabon jasangarriak" ospatzeko adibide batzuk.

Informazio gehiago 4 orr.

     
     
     
     
     
     

 

 

Editoriala
Gabonetako mezua
2

Gaiak
Elkartasuna opari

4            
Gabonetako mahaia
Baserriko oilaskoa eta madariak ardotan
5 

Elkarrizketa
William McGrath, obra burua
6

AURREKO ZENBAKIAK