Energia aurreztu III

Garapen handiagoak kontsumo energetiko handiagoa dakarrela esan ohi da. Nolanahi ere, planetaren Garapen Jasangarria nahi badugu, gutxiago kontsumitu beharko dugu ingurumenarekiko errespetua gordez

Etxean energia aurrezteko aholkuen sailari buru emango diogu hirugarren atal honekin.
Emandako aholkuak praktikan jarriz gero, elektrizitatearen fakturan aurreztu eta baliabide natural gutxiago kontsumituko dugu.

 
  GARBIGAILUA
  ONTZI-GARBIGAULUA
 

Garbigailua behar bezala erabiltzen baduzu, energia eta diru asko aurreztuko duzu.
Esaterako, garbigailuaren karga-ahalmena ahalik eta gehien aprobetxatzen baduzu, nabarmen gutxituko duzu ur, garbigarri eta energia kontsumoa.
Garbigailu batzuek karga erdiko garbialdi programak dituzte, eta halako garbialdietan nabarmen aurrezten da arropa gutxi garbitu behar denean.
Ahal dela, garbitu ur hotz edo epelarekin. 60ºCko garbialdiek energia erdia kontsumitzen dute 90ºCko garbialdien aldean.
Abiadura handiko zentrifugazioa duten garbigailuetan arropa xukatuago ateratzen da. Eta lehorgailua erabiltzen bada, nabarmen gutxituko da lehortzeko behar den denbora.

Aprobetxatu ahalik eta gehien karga-ahalmena

 

Ontzi-garbigailuak ur eta energia ugari kontsumitzen du. Erabili behar den moduan eta asko aurreztuko duzu.
Martxan jarri aurretik, komeni da ontziak harraskan uretan garbitzea, garbiketa programa laburragoa erabili ahal izateko.
Jarri ontziak elkarri ez ukitzeko moduan, behar bezala garbi daitezen lehenengo garbialdian.
Aprobetxatu ahalik eta gehien ontzi-garbigailuaren karga-ahalmena.
Karga erdia baino ez baduzu garbitu behar, erabili ontzi-garbigailuak horretarako bereziki eskaintzen dizun programa. Ez badu halako programarik, egin aurregarbiketa laburtxo bat eta itxaron bete arte.
Kontuan hartu ontzi-garbigailuak hobeto garbitzen duela gatzarentzako eta distara-emailearentzako gordailuak beterik daudenean.

Jarri ontziak elkarri ez ukitzeko moduan

5
      


  Aholkutxoei   jaramon egiten   badiezu, asko   aurreztuko duzu

  Sarritan energia aurreztea   ohitura hartzea baino ez   da. Ohitura batzuk hartu   eta sistematikoki   aplikatuz gero, asko   aurreztuko duzu.
  Esaterako, zenbat bider   edukitzen dugu telebista   piztuta, nahiz eta inor   ikusten ez egon?, eta   ordenagailua? Eta hutsik   dauden geletako argiak?
  Beste batzuetan, energia   aurrezteko hilabete   hauetan eman   dizkizuegun bezalako   aholkuak praktikara   eraman behar dira; ez   dute ahalegin handirik   eskatzen eta energia   aurrezten laguntzen dute.
  Ezinbestekoa da nork   bere etxean hartzen   dituen ohituren garrantziaz   kontzientziatzea. Kontua   ez da aurrerakuntzari   muzin egitea, ezpada   ingurumenarekin   bateragarri egitea.   Ingurumena errespetatu   behar dugu planetaren   Garapen Jasangarria nahi   badugu.