Bi urte eta erdi elektrizitatea sortzen hazteko

Planta eraikitzeko finantziazio akordioak inbertsoreek proiektuan eta Euskadin duten konfiantza berresten du

Joan den otsailean sinatu zen Bizkaia Energia Plantako obrak finantzatzeko akordioa.
Hamar bankuk 515 milioi euro emango dituzte, guztira behar den inbertsioari aurre egiteko.
EAEn azken urteetan egin den kanpo inbertsiorik handienaren aurrean gaude.
Erabaki hau konfiantzazko botoa da proiektuarentzat eta Euskadirentzat. Halaxe erakusten du finantziazio sistemak berak, proiektua aurkeztu delako berme moduan.
Royal Bank of Scotland-ek zuzendutako operazioan beste herrialde batzuetako bederatzi finantza erakundek parte hartu dute: Halifax Bank of Scotland, hau ere eskoziarra; Bayeriche Landesbank, alemana; KBC; Fortis; Bank of Tokyo-Mitsubishi; Bank of Ireland eta Allied Irish Banks, irlandarrak; Banesto eta BBVA. Beste erakunde batzuek ere, hala nola BBK eta Kutxak, interes handia agertu dute eta antza denez partzuergoan sartuko dira laster.

Finantziazio akordioaren aurkezpena Bilboko Burtsan.

 

 

4
Proiektuan lanean diharduten lehen euskal enpresak

Argi eta garbi dago Bizkaia Energiak aukera handiak dakartzala euskal enpresa askorentzat; horietako batzuk zerrendatuko ditugu jarraian.
Izan ere, ezinezkoa da enpresa guztiak zerrenda honetara biltzea, enpresen jarduerek adar asko dituztelako. Proiektuan zuzenean parte hartzen duten enpresa garrantzitsu batzuk baino ez ditugu aipatu adibide moduan.
GEA (Igorre): aire bidezko hozketa sistemarako aire kondentsadorea fabrikatzen du plantarentzat.

MCC Sistemas (Arrasate): aire kalitatea neurtzeko sarearen komunikazio sistema, Eusko Jaurlaritzako sarearekin eta Zornotzako Udalarekin konektatuta dagoena.

LABEIN (Bilbo): aire kalitatea neurtzeko sareko kabinen kokapen azterketa; kabina bi martxan daude jada Zornotzan.

IRU-BAT (Zornotza): lurraren mugimenduak, indusketa lanak eta abar.

ORMAZABAL (Igorre): material elektrikoaren fabrikazio eta hornidura, hala nola, transformadoreak eta dorreentzako profilak.

TENKOR (Zornotza): Larreako aire kalitatea neurtzeko kabinaren mimetizazioa.

AYTASA (Bilbo): aholkularitza eta baimen guztien tramitazioa.

IDOM (Bilbo): ikuskapen ingeniaritza eta lan guztien kontrola.

SENER (Getxo): planta "giltza eskuan" erara eraikitzeko kontratista, General Electric eta ACS-rekin batera.

BESTE BATZUK: ostalaritza, aholkularitza, komunikazioa, argazkigintza eta bestelako zerbitzuak eskaintzen dituzten enpresak, hala nola, Foat, Citigate Sanchís, Idem, Aurman eta Estudio Andramari.



Planta 2005eko azaroan hasiko omen da funtzionatzen, 33 hilabeteko eraikuntza prozesua bukatu ostean.
Indusketak, urbanizazioak eta obra zibilek urtebete barrena iraungo dute. Gero, beste urtebete eta erdi beharko da ekipo elektromekanikoak muntatzeko. 2005eko lehenengo sei hilabeteak probaldikoak izango dira, beraz, operazio komertziala 2005. urtearen amaieran hasiko dela aurreikusi da.

 

Zornotzatik…

Azken asteotan era askotako jende multzoa batu da gure Informazio Bulegora.
Aipagarria da Tokio-Mitsubishi Bankuko Abe eta Otake jaunen bisitaldia. Otake jauna umoretsu sartu zen bulegora, txapela buruan eta "ni euskalduna" esanez. Antza denez, jesuiten ikastetxean ikasi zuen Japonian eta txikitatik ezagutzen zuen gure herria eta kultura.
ESBerri honetan beherago azalduko dizuegun moduan, Tokioko Bankua planta eraikitzeko kapitala eskaini duen finantza erakundeetako bat da; hain zuzen, horregatik etorri ziren Bizkaia Energiaren kokalekua eta bulegoa ezagutzera.
Bestalde, Bilboko Burtsan prentsaurrekoa egin zen finantziazioaren amaieraren berri emateko. Hori dela eta, enpresako kide garrantzitsu batzuk etorri ziren Zornotzara; horietako bat Padraig McManus dugu, ESBko aholkulari delegatua.
ESBko kideek ere bisitatu zuten Boroako poligonoa eta Informazio Bulegoa eta pozarren itzuli ziren Irlandara.

Nerea Imaz
Bizkaia Energiaren
Informazio Bulegoko arduraduna Zornotzan