|
Zierbena udalerrian dago eta Bizkaia Energia Plantaren teknologia eta erregai berberak erabiltzen ditu |
|
| Joan
den otsailaren 26an Bizkaiko Badia Ziklo Konbinatuko Planta inauguratu
zen Zierbenan. 800 MW sortzeko gauza da eta bere errendimendu goreneko produkzioa EAEko egungo eskaeraren ia %30aren bestekoa da. |
Kontuan
izanik Bizkaia Badiak erabiltzen duen teknologia eta erregaia (gas naturala)
eta elektrizitatea sortzeko duen gaitasuna, Boroako Bizkaia Energiaren
antzeko proiektua dela esan dezakegu. Bizkaia Badiak eta Bizkaia Energiak egungo parke zaharkitua modernizatu eta atmosferarako igorpenak gutxituko dituzte. |
|
|
||||
| Abian da Bizkaiko Badia Elektrizitatea, EAEko lehen ziklo konbinatua | ||||

| Birgasifikazio
planta Bizkaia Badiak, elektrizitatea sortzeko ziklo konbinatuko plantaz aparte, birgasifikazio planta bat ere badu, zeinen bidez gas naturalez hornitzen baita sarea; horrek esan nahi du Bizkaia Badiako instalazioen azalera Bizkaia Energiak dituen instalazioenaren bi halako dela. Metano-ontzietan eramango da gasa Bizkaia Badiaraino, gero tanke handietan biltegiratzeko. Bizkaia Energiaren kasuan, aldiz, gasa zuzenean hornitzen da sareko gas-hodiaren bidez, beraz, ez dago garraiatu edo biltegiratu beharrik. |