21

 

 

 

 



                                                         

                                     ESBerriren 7. zk.aren azala    

Egia bihurtu diren aukerak

Planta eraikitzen hasi denean, euskal enpresa askok Bizkaia Energia proiektuak dakartzan aukerez baliatzeko parada izan du


Bizkaia Energia Planta eraikitzeko finantziazio akordioak (fase honek bi urte eta erdi barrena iraungo du) inbertsoreek proiektuan, enpresan eta Euskadin duten konfiantza berresten du. ESBerri honetan fase berriari buruz jardungo dugu.
EAEn martxan jarri berri den lehen ziklo konbinatuaren inaugurazioaz ere mintzatuko gara: Bizkaiko Badia Elektrizitatea Zierbena udalerrian.
Bukatzeko, azken hilabeteotan etxean energia aurrezteko eman dizkizuegun aholkuen sailari buru emango diogu.



Duela urte eta erdi inguru aipatu genuen ESBerrin Bizkaia Energiak aukera anitzak dakartzala inguruko enpresentzat eta euskal industri ehunarentzat.
Izan ere, orain arte, plantak 55 milioiko inbertsioa eragin du eta diru hori proiektuaren diseinu eta erredakzioan, ingurumen eraginen azterlanetan, lizentzietan eta bestelako zerbitzuetan (hala nola, ostalaritza, aholkularitza eta abar) gastatu da eta
hainbat euskal enpresek eskaini dituzte zerbitzu horiek. Nolanahi ere, Planta eraikitzeko sinatu berri den finantziazio akordioak proiektuaren faserik garrantzitsuenaren hasiera markatzen du, beste enpresa eta tailer batzuk ere -batez ere ekipo ondasunak eta zerbitzuak hornitzen dituztenak- baliatzen ari direlako Bizkaia Energiaren aukerez.

Informazio gehiago 4 eta 5. or.
     
     
     
     
     
     

 

 

Editoriala
Konfiantza

2

Instalazioak
Proiektuaren hurrengo faseak

4            5

Aurrizki energetikoa
Aholkuak III

6

AURREKO ZENBAKIAK