20

 

 

 

 



                                                         

                                            Bilboko aire kalitatea neurtzeko kabina     

Zornotzak badu aire kalitatea neurtzeko sarea

Orain arte Zornotzak ez du horrelako ingurumen informaziorik izan, aire kalitatea neurtzeko sistemarik hurbilenak Durango eta Basaurin daudelako


ESBerri honetan merkatu elektrikoaren berrikitako liberalizazioaz jardungo dugu. Liberalizazioa dela medio, 22 milioi enpresa txikik eta etxeko erabiltzailek elektrizitate hornitzailea aukeratzeko eskubidea izango dute.
Bestalde, Bizkaia Energiak aire kalitatea neurtzeko sarea instalatu berri du Zornotzan (orain arte sekula izan ez duena) eta horren berri ere emango dizuegu hartarakoxe prestatu dugun erreportaje batean.
Azkenik, aurreko zenbakian bezala, etxean energia aurrezteko aholkuak emango dizkizuegu.




Ingurumen Eraginen Azterlan positiboan ezarritako epean baino urtebete lehenago instalatu du Bizkaia Energiak aire kalitatea neurtzeko sarea.
Ingurumen Eraginen Azterlaneko baldintzen arabera, planta martxan jarri baino urtebete lehenago instalatu behar da sarea, hala ere, Udalak epea aurreratzea erabaki du.
Hartara, planta martxan jarri baino urte bi lehenago instalatu da Zornotzan aire kalitatea neurtzeko sarea.
Aire kalitatea neurtzeko sarea Eusko Jaurlaritzako sarearekin eta Zornotzako Udalarekin konektaturik dago eta han jasotzen den informazioa publikoa da.


Informazio gehiago 4 eta 5. or.
     
     
     
     
     
     

 

 

Editoriala
Airearen kalitatea
2

Ingurumena
Aire kalitatea neurtzeko sarea

4            5

Aurrizki energetikoa
Aholkuak II

6

AURREKO ZENBAKIAK