19

 

 

 

 



                                                         

                                            Atmosferara jaurtiriko igorpenak gutxituko dira     

2007: Akabo egungo zentral termikoak

Europar Batasuneko zuzentarau batek dioenez, EB-ko estatuetako zentral termiko klasikoek nabarmen
gutxitu beharko dituzte beren igorpen kutsagarriak 2007a baino lehen


ESBerri honen bidez ongietorria eman nahi dizugu urte berrira. Estatuko lehen ziklo konbinatuak nola hasi ziren eta nola jarri ziren martxan azalduko dizuegu. Europar Batasuneko zuzentarau baten berri ere emango dizuegu, zeinen arabera, zentral termiko klasikoek nabarmen gutxituko beharko baitituzte beren igorpen kutsagarriak 2007a baino lehen.
Bestalde, aipagarria da asko izan direla "Durangaldeko Zientzialari Gazteen" 2. lehiaketan parte hartzeko izena eman dutenak. ESBk azaroan egin zuen lehiaketarako deialdia.
Azkenik, etxean energia aurrezteko aholkuen sekzio berria gehitu dugu eta hurrengo ESBerrietan aholku gehiago emango dizkizuegu.



Akabo zentral termiko klasikoak, bere egungo emisio klasikoekin. Europar Batasunak erabaki du zentral termiko konbentzionalek nabarmen gutxitu behar dituztela SO2, NOx eta partikula igorpenak 2007. urterako.
Ikatza, lignito edo fuel olioa erabiltzen dute elektrizitatea sortzeko eta, ondorioz, negutegi efektua dakarten igorpen ugariren erantzule dira.
Horrela beraz, "Plan Renove" deiturikoa, hau da, zentral
termiko zaharkituen ordez ziklo konbinatuko plantak jartzeko asmoa egia bihur daiteke, oso garesti aterako delako zuzentarauak eskatutakoa betetzea.
Gas natural bidezko ziklo konbinatuaren teknologiak, Bizkaia Energiak erabiltzen duen bezalakoak alegia, eragingarritasunez eta ingurumena errespetatuz erantzungo die gure premia energetiko guztiei.

Informazio gehiago 4 eta 5. or.

     
     
     
     
     
     

 

 

Editoriala
Trantsizio energia
2

Ziklo konbinatuak
Martxan dauden lehenengoak

4            5

Aurrizki energetikoa
Aholkuak

6

AURREKO ZENBAKIAK