18

 

 

 

 


                          

 

 

Nollaig
Shona Duit*

Irlandan Gabonak zoriontzeko gaelikoz erabiltzen den esamolde horrekin urte berri baketsu eta zoriontsua opa nahi diegu zornotzar guztiei: Zorionak*


Gabonak bertan ditugunez, ESBerri-ren zenbaki honetan tarte berezia eskainiko diegu Gabonekin zerikusia duten gaiei. Hasteko, Gabonetako otzara bat zozkatuko dugu gure irakurle guztien artean. ESBerri-ren barruan zozketan parte hartzeko informazio gehiago aurkituko duzu.
Gainera, Gabonetarako proposamen gastronomiko bat ere badugu; errezeta tradizional gozoak eskainiko dizkizuegu, mahaian disfruta dezazuen.
Gabon ekologikoagoak ospatzea da gure helburua eta, horretarako, hainbat ideia eskainiko dizkizuegu hartarakoxe prestatu dugun erreportaje berezi batean.
Azkenik, biomasaren energiari buruzko artikulu bat aukeratu dugu energia berriztagarrien sailari buru emateko.

Gure herri eta hirietako kale argiztatuek Gabonen etorrera iragartzen digute. Ia mundu osoan ospatzen diren jai hauetan mahai inguruan batu ohi gara opariz beterik eta zoriona gurarituz.
Zoritxarrez, Gabonek kalte handia dakarkiote ingurumenari, gastu energetikoa handia izaten
delako eta produktuen kontsumo handiak hondakin ugari sorrarazten duelako, urteko beste sasoi batzuetan baino gehiago alegia.
Barruko orrietan hainbat ideia aurkituko dituzu, ingurumenari ahalik eta kalte gutxien egiteko Gabonetan.

Informazio gehiago 4. Orrian
     
     
     
     
     
     

 

 

Editoriala
Gabonetako mezua
2

Ingurumena
Gabon berdeak

4            

Gabonetakomahaia
Barraskiloak eta Intxaur saltsa
5

Energia berriztagarriak
Biomasa

6

AURREKO ZENBAKIAK