15

 

 

 

 



                                                         

                                                     

Gernika Plazara eraman dugu Informazio Bulegoa

Informazio materialari dagokionez, instalazio berrietan, besteak beste, Bizkaia Energia Plantaren proiektuaren maketa ikus dezakezue.


Oporretan atseden hartuko zenutelakoan, etenaldi honen ostean, hemen duzue ESBerri-ren beste edizio bat.
Bizkaia Energiaren Informazio Bulegoa Gernika Plazara eraman dugula jakinarazten dizuegu zenbaki honetan.
Horrezaz gain, udalak oraintsu eman digun Jarduera Lizentziaren berri emango dizuegu, izan ere, Jarduera Lizentzia eta Obra Lizentzia dira planta eraikitzen hasteko bete beharreko azken tramiteak.
Ikasleen I. Lehiaketako irabazleei eginiko elkarrizketa ere aurkeztuko dizuegu, Irlandara eginiko bidaia azalduko digute eta.
Azkenik, energia berriztagarrien sekzio berria estreinatuko dugu eta ESBerri honetan energia eolikoari eskaini diogu tarte hori.

Hotel Harrison Etxean sei hilabetez bisitaldi ugari izan ostean, Bizkaia Energiak Informazio Bulego iraunkorra ireki zuen abuztuan Zornotzako Gernika Plazan.
Instalazio berriak jendearentzat irekiko dira eraikuntza faseak iraun bitartean (3 urte), auzokoek errazago jaso dezaten Bizkaia Energia Ziklo Konbinatuko Plantaren eta berorren eraikuntza eta martxan jartze prozesuaren informazio guztia.
Proiektuaren maketaz gain, bisitariek honakoak ere aurkituko dituzte: dibulgaziorako bideoak, ESB-ren web orrira sartzeko ordenagailuak, "ESBerri" informazio buletinak, Ingurumen Eraginei buruzko Azterlana eta administrazio baimenak, Europar Batasuneko Liburu Berdea eta bestelako dokumentu eta ingurumen ikerketa batzuk.
Bulegoa irekirik dago astelehenetik ostiralera, 9:30etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:30etara.
     
     
     
     
     
     

 

 

Editoriala
Energia berriztagarriak
2

Ikasleen lehiaketa
Elkarrizketa irabazleei

4            5

Energia berriztagarriak
Energia eolikoa

6

AURREKO ZENBAKIAK