14

 

 

 

 



                                                Ingurumenean jarduteko programak.

Bizkaia Energia

Konpainia elektriko berria

Bizkaia Energia Zornotzan instalatzeko erabakia konfiantzazko botoa da Euskadin, Estatuan instalatuko den atzerriko lehen planta elektrikoa delako


ESBerriren edizio berri honetan azalduko dugu Bizkaia Energia Planta Boroan instalatzeko erabakia konfiantzazko botoa izan dela Euskadi, Bizkaia eta Zornotzarentzat, Estatuan instalatuko den atzerriko lehen planta elektrikoa delako.
Bestalde, aipatuko dugu Sener, General Electric eta ACS enpresek osaturiko partzuergoari adjudikatu zaiola "giltza eskura" instalatzeko kontratua.
Azkenik, "Durangaldeko gazte zientzialariak" Energia eta Ingurumenari buruzko Lehen Lehiaketako irabazleak ezagutuko ditugu.



2003ko urtarrilaren 1etik aurrera, Espainiako sektore elektrikoa liberalizatu egingo da eta liberalizazio horrek nabarmen aldatuko du elektrizitatearen merkatua. Nazio eta nazioarteko enpresak elkarrekin lehiatuko dira industri sektorean eta etxeetan beren zerbitzuak eskaintzeko; izan ere, liberalizazioak hornidura elektrikoaren kalitatea hobetu eta prezio lehiakorragoak ekarriko ditu. Gauzak horrela, inbertsoreek konfiantzazko botoa eman diote Euskadiri, Bizkaia Energia Euskadin instalatzea erabaki baitute, estatuan instalatuko den atzerriko lehen planta elektrikoa dela jakinik.
Urrats garrantzitsua da euskal ekonomiarentzat, inbertsio horrek beste sektore askotako enpresak erakarriko dituela uste baitugu.

Informazio gehiago 4 eta 5. or.

     
     
     
     
     
     

 

 

Editoriala
Konfiantzazko botoa Euskadin

2

Gaiak
Konpainia elektriko berria

4            5

Laguntza
Ikasleen lehiaketako emaitzak

6

AURREKO ZENBAKIAK