13

 

 

 

 



                                                Ingurumenean jarduteko programak.

6 gobernuen bermea

Europar Erkidegoetako Batzordea, Irlandako Errepublikako, Espainiako eta EAEko gobernuak, Bizkaiko Foru Aldundia, Zornotzako Udala eta Europako ingurumenik garbiena duten herrialdeak bat datoz Ziklo Konbinatua aire kalitatea hobetzeko sistemarik onena dela esatean.


Nazioartean ezarritako kalitate hobekuntzak lortze aldera, gure inguruko erakundeek aho batez onartu dute Ziklo Konbinatua bultzatzea, eta horrexetaz arituko gara bereziki ESBerriren 13. zenbaki honetan.
Euskadin kontsumitzen den energia elektrikoaren jatorriaz ere arituko gara, ia %80 inportatzen baita.
Bestalde jakinaraziko dizuegu Bizkaia Energiak Bizkaia Cup nazioarteko oinarri-futbolaren lehen txapelketan parte hartuko duela.
Azkenik, "Durangaldeko Gazte Zientzialariak" 2. ikasle-lehiaketarako deialdia iragarriko dugu datorren ikasturterako.


Gure inguruko herrialdeetako gobernuen eta ordezkari instituzionalen ingurumen politikek Ziklo Konbinatuaren teknologia bultzatzen dute elektrizitatea sortzeko, beti ere garapen jasangarria eta ingurumena errespetatuz. Izan ere, Ziklo Konbinatuen Plantak ingurumenik garbiena duten europar herrialdeetan daude, ingurumen bermeak eskaintzen dituzte eta: Danimarka, Herbehereak, Belgika, Alemania, Austria, Suitza, Suedia, Irlanda eta Ingalaterra.

Informazio gehiago 4 eta 5. or.

     
     
     
     
     
     

 

 

Editoriala
Ingurumen bermeak

2

Ingurumena
Aho batez erabaki da Ziklo Konbinatua bultzatzea

4            5

Laguntza
Bizkaia Cup txapelketa eta ikasleen lehiaketa

6

AURREKO ZENBAKIAK