11

 

 

 

 

 

Plantak etxean erabiltzen den gas natural berbera erabiliko du

Gas naturala, erregai garbia

Lehendik dagoen gasbidetik zuzenean hornituko da Plantak erabiliko duen erregai bakarra, hau da, gas naturala; eta gas natural horri esker, Bizkaia Energia Ziklo Konbinatuko Planta garbia izango da


ESBerriren aurreko zenbakian aurreratu genizuen bezalaxe, argitalpen honetan Plantaz eta ingurumenaz hitz egingo dugu batez ere.
Plantak sorrarazten duen inpaktu bakarra begi-inpaktua dela egiaztatu -kontuan izanik Planta industri poligonoaren barruan dagoela- eta inpaktu hori arintzeko neurriak zerrendatuko ditugu.
Bizkaia Energiak Informazio Bulegoa ireki du duela gutxi Harrison Etxean eta bulego horretan izandako bisitaldi ugariez ere hitz egingo dugu.
Azkenik, kazetari talde batek Corbyko Planta bisitatu du ESB/Bizkaia Energiak antolatutako bisitaldi programaren barruan, Boroan proiektaturiko antzeko instalazioak ezagutzeko; eta horren berri ere emango dugu.

Behin baino sarriago frogatu dugu Bizkaia Energia Plantak, etxeetan erabili ohi ditugun gas naturaleko sukaldeen antzera, ez duela inpaktu negatiborik sortzen. Izan ere, Plantan eta etxeetan erabiltzen den gas naturala berbera da.
Europa osoan zabaldu da elektrizitatea sortzeko modu hau, batez ere, bi arrazoi hauengatik: gas naturala garbia delako eta Ziklo Konbinatuko Plantaren teknologiak eragingarritasun handia duelako.
Ildo horretatik, nazioarteko foro guztietan onartu den moduan, gas naturaleko Ziklo Konbinatua elektrizitate hornidura bermatzeko eta, aldi berean, ingurumena errespetatzeko modurik egokiena da.
Gas naturaleko Ziklo Konbinatua ezinbestekoa da atmosferako igorpenak eta munduko berotegi efektua gutxitzeko.


Informazio gehiago 4 eta 5. orrialdeetan.

     
     
     
     
     
     

 

 

Editoriala
Ereduzko Planta


2

Ingurumena
Plantak sorrarazten duen inpaktu bakarra, hau da, begi-inpaktua arintzeko neurriak
  
  3      4       5

Informazioa eta bisitaldiak
Informazioa bulegoa
eta kazetariek Corbyra eginiko bidaia
6

AURREKO ZENBAKIAK