nº
10 |
||||||||
|
Kale baten itxura abenduko itzalaldietan. Itzalaldiak XXI. mendean? Itzalaldiak iraganeko kontua zirela uste bagenuen ere, berriro jasan ditugu duela gutxi eta agerian utzi dute elektrizitatea sortzeko dugun sistema erabat eskasa dela. |
ESBerri honetan gaurkotasun handia duen eta abenduko hotzen ondorioz jakin-mina sorrarazi duen gaia aztertuko dugu: itzalaldiak. Espainiako zenbait erkidegotako etxe askotan kezkatzeko moduko itzalaldiak izan ziren; Euskadiren kasuan, euskal industriarik garrantzitsuenetatik hogeita hamar batek lehiakortasun galera handiak izan zituzten itzalaldion ondorioz. Nabarmen geratu zen orduan Euskadik elektrizitate gehiago sortu behar duela. ESBerri honetan ondokoez ere hitz egingo dugu : Zornotzan irekiko den Bizkaia Energia informazio-bulegoaz eta bulego horretarako arduradunaren kontratazio-eskaintzak izan duen txera onaz.
|
|||
| Joan den abenduko azken hamabostaldian, itzalaldien ondoriozko kalteak jasan zituzten Espainiako erkidegoetako hainbat etxetan. Gainera, hotz-bolada handiak izan ziren abenduan. Eta nabarmen geratu zen elektrizitatea sortzeko dugun sistema, erabat askieza eta zaharkitua izateaz gain, ez dela gauza elektrizitate eskari gero eta handiagoari aurre egiteko. Gaur egun, puntako hornidura gaitasuna 35.500 MW ingurukoa da eta kontsumoa, berriz, 34.500 | MW-koa
gutxi gorabehera; hortaz, neurri egokiak hartzen ez badira, badirudi ez
dugula kalitatezko hornidura elektrikorik izango. EAEko itzalaldien ondorioz,
hogeita hamar bat enpresa -batez ere, industriaren sektorekoak- elektrizitate
gabe geratu ziren eta galera handiak izan zituzten produkzio eta errentagarritasunari
dagokionez; ondorioz, euskal ekonomiaren lehiakortasuna murriztu egin
da. Informazio gehiago 3. orrian. |
|||
|
Editoriala
|
Gaiak Zergatik den beharrezkoa Bizkaia Energia 4 5 |
Informazio-bulegoa
|
||||
