Zoom

Gure herriko lurra etorkizuna landatzeko ondutako lurra da, eta bi urte nahikoa izango dira fruituak batzen hasteko.
Zeren energia sortzea aurrerapena eta oparotasuna sortzea baita. Baina beti ere, ingurumenari zor diogun errespetua landuz. Horixe da, hain zuzen ere, Ziklo Konbinatuko Planta eraikitzea aukeratzeko arrazoia.
Elektrizitatea prezio konpetitiboetan ekoizteari dagokionez, erronkarik eraginkorrena eta gure ingurumena hobeto zaintzen duena da.
Gure herriko lurrari fruitu onak emango dizkion planta.
   

 

ESB elektrizitatea sortzeaz eta hornitzeaz arduratzen den Irlandako enpresa estatala da. Beraz, Irlandako herriak berak du enpresaren titulartasuna. ESB enpresak, Irlandako herriaren izenean, Euskadiren aurrerapena bultzatu nahi du, orain dela 70 urtetik Irlandaren aurrerapenarekin egin duen bezala eta bi herrion arteko ohiturazko loturak estutzerik balego, are gehiago estutu nahi ditu.
Horren harira, enpresa publikoa den heinean, ESB-k egoitza kokatzeko aukeratzen duen lekuetako herritarrei kontsulta egiteko ohitura du, herri horietako kultura, kirol eta gizarte arloetan ere uztartu nahian. Eta horixe bera egingo du Zornotzan ere.

20 urteko esperientziak ematen duen bermea

ESB-k 20 urte baino gehiago daramatza mundu osoan zehar Ziklo Konbinatuko Plantak garatzen, horixe baita, sobran erakutsi den moduan, elektrizitatea sortzeko erarik eraginkorrena, garbiena eta ingurumena gehien errespetatzen duena.
Izan ere, ESB-k Ziklo Konbinatuko 3 plantaren kudeaketaz arduratzen da Irlandan eta gaur egun, laugarrena garatzen ari da Dublinen bertan eta bosgarrena Ipar Irlandan. Halaber, beste 10 planta kudeatzen ditu mundu zabaleko beste hainbat lekutan.
Zornotzan proiektatutako BIZKAIA ENERGIA Ziklo Konbinatuko Plantaren bidez, ESB-k Eusko Jaurlaritzaren Energi Planarekin bat etorrita, Euskadirentzako beharrezkoa den energia-autonomi zabalagoa lortzen lagundu nahi du. Esperientzi berria, alegia, estatu espainolean.

   
Gaur egun Euskadik kontsumitzen duen elektrizitatearen %80a inportatzen du. Gure herriari aparteko gastua dakarkion kopuru handiegia da hori. Oraingoan, ingurumena errespetatuz, gurean geure energia sortzeko aukera daukagu.  
   
Energia-autonomia  
Gaur egun Euskadik kontsumitzen duen elektrizitatearen %80a inportatzen du. Gure herriari aparteko gastua dakarkion kopuru handiegia da hori. Oraingoan, ingurumena errespetatuz, gurean geure energia sortzeko aukera daukagu.  
   
Elektrizitate-tarifa konpetitiboak  
o Konbinatuko Planta jartzeak konpetentzia eragingo du elektrizitatearen arloan eta konpetentziak indarrean dauden elektrizitate-tarifa garestiak merkatzea erraztuko du. Eta hori denon onurarako izango da, etxeetako kontsumitzaileentzako zein industriarako.  
   
Inbertsioak erakartzea  
Ziklo Konbinatuko Plantak elektrizitate-tarifa merkeagoak eta kalitatezko hornikuntza dakartza eta horrek inbertsioa erakarriko du Euskadira eta enpresa eta enplegu gehiago sortzea eragingo du. Proiektua inbertsioa da berez, irlandar herritarren diruaz Euskadin eginiko 65.000 milioi pezetako inbertsioa, alegia.
Zornotzan proiektatutako BIZKAIA ENERGIA Ziklo Konbinatuko Planta ESB ren, elektrizitatea sortzeaz eta hornitzeaz arduratzen den enpresa publiko irlandarraren ekimena da. Planta hori, Eusko Jaurlaritzaren Energi Planarekin bat etorrita, Euskadirentzako energia-autonomi zabalagoa lortzeko asmotan eraiki da.
 
   
   
Lanpostu zuzenak  
Plantaren eraikuntzak 500 lagunentzako lana dakar eta, eraikuntza amaitu ondoren, 50 langile arituko dira kudeaketa eta ustiapen lanetan eta langile kopuru horri instalazioen mantenamendurako sortzen diren lanpostuak erantsi behar zaizkio. Horrelako inbertsioaren errentagarritasuna neurtzeko, denontzat sortzen diren lanpostuez eta bizitza-kalitateaz mintzatu beharra dago. Hasiera batean, Zornotzan eta inguruetan, gero, Bizkaia osoan eta, hedapenaren ondorioz, Euskadi osoan.  
   
Zeharkako lanpostuak  
Plantak behar dituen zerbitzuak zuzenean hornitzen dituzten enpresetan sortutako lanpostuez gain, kanpoko inbertsioek enpresa berriak sortzea erraztuko dute eta, horrela, lanpostu gehiago sortuko dira.  
   
Zerbitzu-sektorea eta ostalaritza bultzatzea  
Teknologiaren, eraginkortasunaren eta ingurumenarekiko errespetuaren eredua izango den Planta jende ugarik bisitatuko du urtero erregularki eta horren ondorioz, ostalaritzak, dendek eta zerbitzuek orokorrean onura igarriko dute.  
   
Aparteko diru-sarrerak toki.erakundeentzat  
Instalazioaren eta ustiapenaren ondoriozko zergak, mesedegarriak izango dira tokiko eta lurraldeko diru-bilketa publikoa hobetzeko eta horrek komunitate osoarentzako onura ekarriko du. Aipatutakoaren kontzeptupean jasotako sarrerak 250 milioikoak izan daitezke. Azken finean, etorkizunari begira eginiko proiektu batek dakartzan abantaila guztiak...  
   
Gas Naturalaz dabil  
Erregairik naturalena, garbiena eta ekologikoena.
Euskal Herriko hainbat etxetan, dagoeneko erabili ohi den erregai berbera .
 
   
Ez du behar ez biltzerik ezta errepideko garraiorik ere  

Gas naturalaren hornidura Boroan dagoen sareko gasbidera konexioa eginez lortuko da, horrela, ez dago erregaia bildu beharrik. Eta, ondorioz, noizbehinkako isurketak edota istripu arriskutsuak saihestuko dira. Erregaia transmisio-lineen bidez banatuko da eta, horrela, errepideko garraioei lotutako desegokitasunak desagertuko dira.

 
   
Isuriak murrizten ditu  
Planta termikoaren eta Ziklo Konbinatuko Plantaren (PCC) arteko desberdintasuna, praktikan, ikatzezko kozinaren eta gasezko kozinaren artean dagoen desberdintasun berbera da. PCC batek ez du ke beltzik sortzen, ez errautsik, ez zeparik ezta kedarrik ere eta, gainera, inolako sufre-oxido isuririk eta partikularik isurtzen ez denez gero, ezin da inola ere euri azidorik gertatu. Ingurumenean duen eragin netoa, batez beste, planta termiko zahar eta ezagunek sortzen duten eraginaren hamarrena da.  
   
Ez du ez dioxinarik ezta furanorik sortzen  
Dioxinak eta furanoak klorodun materiak, hots, ikatza, egurra edo petroliotik ateratako produktuak erretzean sortzen dira. Zornotzan proiektatutako plantan ez da horrelakorik gertatuko, zeren gas natural hutsaz ibiliko baita eta, beraz, produktu horiek ezin izango dira eratu.  
   
Eraginkortasun energetiko handiagoa du  
Gasezko turbinadun Ziklo Konbinatuko Planta (PCC) hautatzearen arrazoia hau da: energia elektriko bihurtuko den beroa hobeto aprobetxatzen duela. %55erainoko errendimendu termikoa dute, oraindik martxan dabiltzan termiko zaharkituen %30/36aren aldean. Ziklo Konbinatuko Plantak energia eta baliabide gutxiago kontsumitzen ditu..  
   
Ingurumenarekiko eragina txikiagoa da alor guztietan  
Horrelako instalazioetan erabili ohi den teknologia aurreratuak, asko zaindutako prozesuak eta erregaitzat gas naturala baino ez erabiltzek, besteak beste, ingurumenean intzidentzia eskaseko eragina bermatzen du. Horren ildoan, Plantan Ingurumenarekiko Eraginaren Azterlana egin da, alegia, Euskadin, estatu espainolean eta Europar Batasunean indarrean dauden araudiak goitik behera errespetatzen duen azterlana.  
   
EBko herrialadetan sorkuntzarako aukera ezin hobetzat jo dute  
PCCek ingurumena errespetatzeko eskaintzen dituzten bermeak aintzakotzat hartuta, Europan, dagoeneko, berrogeita hamar planta eraiki dira edo eraikuntzaren azken fasean daude, horietariko 22 Erresuma Batuan, 6 Holandan, 2 Italian, 3 Alemanian, 5 Belgikan, 1 Portugalen, 5 Irlandan, 1 Hungarian, 1 Grezian, 1 Finlandian, 2 Txekiar Errepublikan eta 1 Austrian. Horiez gain, Euskal Herriko eta Espainiako hainbat lekutan 30 bat eraikuntza-proiektu daude. Irlanda, ESB-ren bitartez, herrialde aitzindaria da Ziklo Konbinatuko teknologiari dagokionez, 1979az geroztik.  
   
Lehendabizi, jakin beharra dago, gasezko turbinadun Ziklo Konbinatuko Planta (PCC) baten eginkizun nagusia gasa energia elektriko bihurtzea dela.
Eta ziklo konbinatukoa deitzen bazaio, gasezko eta lurrunezko turbinen beroaren sorkuntza-zikloak "konbinatzen" dituelako da, hain zuzen ere. Bi turbinen zikloak konbinatuz eraginkortasun handiagoa eta energi kontsumo txikiagoa lortzen da.
Plantak duen gasezko turbina hegazkinen motoreen bertsio industriala da (JET) eta turbina horrentzat erabili ohi den erregaia gas naturala da. Motorearen mugimenduak berez sortzen du elektrizitatea, baina, gainera, gasezko turbinak sortzen duen beroa, gero, galdara batera pasatzen da, lurrunezko turbinan erabiltzen den lurruna sortzeko; lurrunezko turbinak generadorea martxan jartzen du eta berriro ere elektrizitatea sortzen da. Eragiketa bikoitz horri Ziklo Konbinatua deitzen diogu. Oso teknologia eragingarria da, zeren, energia berbera kontsumituta, Zentral Termikoak sortzen duen elektrizitatea baino heren bat gehiago sortzen baitu.
 
 
Hasierako planean, Arriondoko araztegitik ekarritako uraren bidez egin nahi izan zen hozketa. Hala ere, proiektua aztertzean herritarrek kezka bi agertu zituzten:
-Ur kontsumoa
-Lainoak sortzeko arriskua
Ildo horretatik, Zornotzarekin hartutako konpromisoari jarraiki, BIZKAIA ENERGIA plantak proiektuaren hasierako diseinua, hau da, aire bidezko hozte-sistema aldarazi du; horrela, oraingo proiektua garestiago izango da, baina herritarren nahiak hartuko dira kontuan, ur kontsumoaren eta laino arriskuaren arazoak konponduko baitira.
 
   
   
Proiektuan Ingurumenarekiko Eraginaren Azterlan (IEA) osoa eta zehatza egin da. Azterlanean, Plantaren jardunak ingurugiroan sor ditzakeen eragin guztiak aztertu dira. Hertsiki lotzen zaio, derrigorrezkoa denez, Europar Batasunak igorritako araudiari. Azterlanean gerta litezkeen eraginak eta eraginok deuseztatzeko bideak aztertu dira. Aztertutako eraginak honako hauek dira:  
   
Atmosfera isuriak  

Gas naturalak, ikatzak, fuel-oilak edo antzeko erregaiek ez bezala, nabarmenki murrizten du CO2-aren eraketa eta hamar bider gehiago NOx-arena. Euskal Autonomi Erkidegoko, Espainiako eta Europar Batasuneko araudia goitik behera errespetatzen du. Halaber, lehen esan den bezala, prozesuan ez da dioxinarik, ez furanorik, ez errautsik ezta kedarrik ere

 
   
Isurketak  
Ez da hondakinik isuriko Ibaizabal ibaira, zeren, efluenteen araztegian moldatu ondoren, estolderiaraino eramango baitira.
Era berean, bestelako ingurumen eraginen kasuan bezalaxe, tokiko eta autonomi erkidegoko erakundeek uneoro kontrolatuko dituzte.
 
   
Zarata  
24 orduko neurketak egin dira ahulunetan, eta Plantaren diseinuan gaur egun dagoen ingurune-hotsa eta ezarritako lege-mugak inola ere ez gainditzeko neurriak hartu dira.  
   
Begi-inpaktua  
Planta, itxurari dagokionez, inguruarekin egoki integratzeko moduan diseinatuta dago. Ziklo Konbinatuko sistemaren puntako teknologiak, askozaz ere leku gutxiago behar du eraginkortasun energetiko handiagoa lortzeko.
Era berean, ohiko azpiestazio batek, etengabeko zarata sorra sortzeaz gain, leku handia eta argi asko behar dituela kontuan hartuta, estreinakoz estatu osoan, barneko azpiestazio blindatua jarri da, zeren, askozaz garestiagoa bada ere, inguruan gerta daitekeen edozein eragin deuseztatzen baitu. Azkenik, Planta osoa inguratuz, bertako ikuspegiekin bat datozen landarez eginiko hesi estrategikoak sortzea eta inguruaren erabateko baso-berritzea egitea aurreikusita dago.
 
   
BZIKAIA ENERGIA Ziklo Konbinatuko Planta nazioartean kontrastatutako proiektua da eta aurrerapena eta ingurumenarekiko errespetua bateratzeko pentsatuta dago. Bat dator erabat Garapen Iraunkorra deritzon kontzeptuarekin. Mundu osoan onartutako kontzeptu horrek ingurumenari zor zaion errespetua bermatzen du bizitza-kalitatea hobetzeko orduan.
 
Hala ere, BIZKAIA ENERGIAk ez du Zornotzak onartzen ez duen proiekturik gauzatuko.  
   
BIZKAIA ENERGIArentzat elkarrizketak eta komunitateari zerbitzu emateak lehentasuna dute, beraz, Ziklo Konbinatuko Plantari buruzko edozein alderdiri dagokion informazioa gehitu nahi baduzu, deitu, kezkarik gabe, dohaineko telefono honetara: 900 502 289, edo bidali zure iritziak gure helbide elektronikora: be@bizkaiaenergia.com eta gustura erantzungo dizugu .