Lehendabizi, jakin beharra
dago, gasezko turbinadun Ziklo Konbinatuko Planta (PCC) baten eginkizun
nagusia gasa energia elektriko bihurtzea dela.
Eta ziklo konbinatukoa deitzen bazaio, gasezko eta lurrunezko turbinen beroaren
sorkuntza-zikloak "konbinatzen" dituelako da, hain zuzen ere. Bi turbinen
zikloak konbinatuz eraginkortasun handiagoa eta energi kontsumo txikiagoa
lortzen da.
Plantak duen gasezko turbina hegazkinen motoreen bertsio industriala da
(JET) eta turbina horrentzat erabili ohi den erregaia gas naturala da. Motorearen
mugimenduak berez sortzen du elektrizitatea, baina, gainera, gasezko turbinak
sortzen duen beroa, gero, galdara batera pasatzen da, lurrunezko turbinan
erabiltzen den lurruna sortzeko; lurrunezko turbinak generadorea martxan
jartzen du eta berriro ere elektrizitatea sortzen da. Eragiketa bikoitz
horri Ziklo Konbinatua deitzen diogu. Oso teknologia eragingarria da, zeren,
energia berbera kontsumituta, Zentral Termikoak sortzen duen elektrizitatea
baino heren bat gehiago sortzen baitu.
![]() |
|
![]() |
![]() |
|
![]() |
![]() |
||||||||