Horrelako instalazioetan erabili ohi den teknologia aurreratuak, asko zaindutako prozesuak eta erregaitzat gas naturala baino ez erabiltzek, besteak beste, ingurumenean intzidentzia eskaseko eragina bermatzen du. Horren ildoan, Plantan Ingurumenarekiko Eraginaren Azterlana egin da, alegia, Euskadin, estatu espainolean eta Europar Batasunean indarrean dauden araudiak goitik behera errespetatzen duen azterlana.
PCCek ingurumena errespetatzeko eskaintzen dituzten bermeak aintzakotzat hartuta, Europan, dagoeneko, berrogeita hamar planta eraiki dira edo eraikuntzaren azken fasean daude, horietariko 22 Erresuma Batuan, 6 Holandan, 2 Italian, 3 Alemanian, 5 Belgikan, 1 Portugalen, 5 Irlandan, 1 Hungarian, 1 Grezian, 1 Finlandian, 2 Txekiar Errepublikan eta 1 Austrian. Horiez gain, Euskal Herriko eta Espainiako hainbat lekutan 30 bat eraikuntza-proiektu daude. Irlanda, ESB-ren bitartez, herrialde aitzindaria da Ziklo Konbinatuko teknologiari dagokionez, 1979az geroztik.
Gasezko turbinadun Ziklo Konbinatuko Planta (PCC) hautatzearen arrazoia hau da: energia elektriko bihurtuko den beroa hobeto aprobetxatzen duela. %55erainoko errendimendu termikoa dute, oraindik martxan dabiltzan termiko zaharkituen %30/36aren aldean. Ziklo Konbinatuko Plantak energia eta baliabide gutxiago kontsumitzen ditu..
Dioxinak eta furanoak klorodun materiak, hots, ikatza, egurra edo petroliotik ateratako produktuak erretzean sortzen dira. Zornotzan proiektatutako plantan ez da horrelakorik gertatuko, zeren gas natural hutsaz ibiliko baita eta, beraz, produktu horiek ezin izango dira eratu.
Planta termikoaren eta Ziklo Konbinatuko Plantaren (PCC) arteko desberdintasuna, praktikan, ikatzezko kozinaren eta gasezko kozinaren artean dagoen desberdintasun berbera da. PCC batek ez du ke beltzik sortzen, ez errautsik, ez zeparik ezta kedarrik ere eta, gainera, inolako sufre-oxido isuririk eta partikularik isurtzen ez denez gero, ezin da inola ere euri azidorik gertatu. Ingurumenean duen eragin netoa, batez beste, planta termiko zahar eta ezagunek sortzen duten eraginaren hamarrena da.
Gas naturalaren hornidura Boroan dagoen sareko gasbidera konexioa eginez lortuko da, horrela, ez dago erregaia bildu beharrik. Eta, ondorioz, noizbehinkako isurketak edota istripu arriskutsuak saihestuko dira. Erregaia transmisio-lineen bidez banatuko da eta, horrela, errepideko garraioei lotutako desegokitasunak desagertuko dira.
Erregairik naturalena, garbiena eta ekologikoena. Euskal Herriko hainbat etxetan, dagoeneko erabili ohi den erregai berbera .
![]() |
|
![]() |
![]() |
|
![]() |
![]() |
||||||||