Gaur egun Euskadik kontsumitzen duen elektrizitatearen %80a inportatzen du. Gure herriari aparteko gastua dakarkion kopuru handiegia da hori. Oraingoan, ingurumena errespetatuz, gurean geure energia sortzeko aukera daukagu.

Ziklo Konbinatuko Planta jartzeak konpetentzia eragingo du elektrizitatearen arloan eta konpetentziak indarrean dauden elektrizitate-tarifa garestiak merkatzea erraztuko du. Eta hori denon onurarako izango da, etxeetako kontsumitzaileentzako zein industriarako.
Ziklo Konbinatuko Plantak elektrizitate-tarifa merkeagoak eta kalitatezko
hornikuntza dakartza eta horrek inbertsioa erakarriko du Euskadira eta enpresa
eta enplegu gehiago sortzea eragingo du. Proiektua inbertsioa da berez,
irlandar herritarren diruaz Euskadin eginiko 65.000 milioi pezetako inbertsioa,
alegia.
Zornotzan proiektatutako BIZKAIA ENERGIA Ziklo Konbinatuko Planta ESB ren,
elektrizitatea sortzeaz eta hornitzeaz arduratzen den enpresa publiko irlandarraren
ekimena da. Planta hori, Eusko Jaurlaritzaren Energi Planarekin bat etorrita,
Euskadirentzako energia-autonomi zabalagoa lortzeko asmotan eraiki da.